EUSKARA
IRITZI-TESTUA
Makro-Jaiak: Dibertsio edo arrisku?
Herri txikien eta hirien arteko eztabaidak hor dirau oraindik, zalantzarik gabe, eta haren eskutik doa festen kontua ere. Hala ere, zein da eztabaida honen muina? Askok diotenez, festek ere modernizazioarekin batera joan behar dute. Modernizatuz, asmakizun berriak barneratuz, eta zalapartaz, giro jendetsuarekin. Beste batzuek diotenez, berriz, kulturari eta tradizioari jarraiki doazen festa xumeek ere badute euren xarma. Gaia gertuagotik azter dezagun bada.
Lehenik eta behin, esan dezadan, ni herri txikietako jaien aldekoa naizela, ez dakusat festek zalapartatsuak, jendetsuak… izan behar dutenik, festa itogarriek nekatu eta nazkatu egiten gaituzte eta. Gainera, makro-jaiek badute arrisku handirik ere. Esate baterako, 2012ko azaroaren 1ean, Halloween egunsentiz Madrilen egin zen makro-festa batean 5 gazte hil ziren, eta beste bat hiltzeko zorian egon zen, diskotekaren edukiera ia ia bikoizteagatik, jende-ola baten ondorioz. Agian kasu ertzekoa irudi dakiguke, baina joango al zinatekete diskoteka horretara? Eta egun hartan han bazeundete, Aizarnazabalgo jaietan egon beharrean?
Askoren ustez, modernizatu egin behar dira. Ez nator bat horrekin. Daukagun krisi egoera latz honetan, eta modernizazio proiektuak ekarriko lukeen gastua kontuan izanik, ez al da zentzudunagoa hainbeste gastu eta arrisku aurreztuz, festa goxo, intimo, lasai eta naturalago bat egitea? Era berean, geure herri txikietako kulturaren zati bat kontserbatzen ariko ginateke.
Hitz gutxitan, bakoitzaren erabakia da, nora joan, zer egin, eta zer finantzatu, baina mugi gaitezen eta erakuts diezaiogun munduari, tradizio zentzudunak ere badaudela. Eta guztiak ez badira ere, batzuk (zentzudunenak) ez ditzagun galtzera utz, egin dezagun borroka gure arbasoek sortutako jarrerak eta egindako ekintzek zutik jarrai dezaten!
Zu, zeren aldekoa zara?

AURKEZPENA
NIRE ARREBA GARAZI
Nire arreba Garazi, Kolonbian jaio zen, Bogotan zehazki esateko, 2004ko uztailaren 24an. Ez ditu bere gurasoak ezagutzen eta ez ditu sekula ezagutu izan, bost egun bete zituenean adoptatze-gune batera eraman zuten eta. Hala ere, badaki non jaio izan zen, alboko argazkian dakusagun zubi horren azpian.
Adoptatze-gunean egon ez zedin, adoptatu artean edukiko zuen familia bat aurkitu zuten, eta haiekin egon zen urtebetean. Urtebete ederra igaro zuen, eta zorte onekoa izan zen, familia duina tokatu baitzitzaion. Azkenean, 2005. urteko uztailaren hogeian familia guztia joan zitzaizkion lehenengoz horrenbeste denboran zain egon zen familia hura, eta bisita labur bat egin zuten. Lehen egunetan, pixkanaka-pixkanaka joaten zitzaizkion, ordubete inguruko bisitatxoak eginez; gerora luzatzen joan zirenak. Azkenean, 2005eko uztailaren 28an joan zen betiko haiekin, orduan adoptatu zuten betiko eta guztiz. Han egin zituzten bost bat egun gehiago, Euskal Herrira itzuli aurretik.
Baina Garazik izan du zorte txarrik ere, esate baterako, lau urte zituela, gaixoaldi latz bat harrapatu zuen, kasik hil egin zuena. Bere larritasunaz ohartu aurretik, amets gaiztoak izaten hasi zen etengabe, eta hitz egiten zuenean ere, ezin zitzaion guztiz ongi ulertu. Baina ez zioten gehiegizko larritasunik eman kontuari, harik eta, goiz batean, 2009ko otsailaren 25ean jaiki eta ibiltzeko zailtasunak izaten hasi zen arte. Erori egiten zen oinez hasten zenean. Jaikitzen lagundu, eta berriz ere lurrera. Laster batean, ospitalera eraman zuten, orduan ohartu ziren egoeraren larritasunaz. Donostiako ospitalean ospitaleratu zuten hamar egunez, eta egunetik egunera okerrago zegoen, ahalmen guztiak galdu zituen; ezin zuen hitz egin, ez zen ibiltzeko gai, irensteko gaitasuna galdu zuen… Medikuek frogak bata bestearen atzetik egiten zizkioten arren, ez zuten zer zeukan asmatzen, ez zirudien hurbildu ere egiten zirenik. Honen ondorioz, Bartzelonara eramatea erabaki zuten, 2009ko martxoaren 7an.
Eguna heldu zenean, egunarekin batera anbulantzia iritsi zen, eta Garazi barrura sartu zuten. Irteteko prest zeudela, medikuak hurbildu zitzaizkien lasterka, eta ez zen adio esateko, ziotenez, ba omen zekiten zein gaitzek harrapatu zuen. Hala ere, Bartzelonara eramatea erabaki zuten eta datuak bidali zizkien Donostiarrek. Bingo! Asmatu zuten. Sant Joan de Déu ospitalera joan zen. Han egon zen bi astez, sendatzeko zereginak egiten zizkioten artean. Bikain sendatu zuten, eta azkenean, 2009ko martxoaren 21ean, alta eman eta Zarautza itzuli ginen.
Garaziren bidaietan barneraturik, bederatzi urte zituela bidaia luze eta eder bat egin zuen. Amerikako Estatu Batuetara joan zen, 2011ko uztailaren 21etik urte bereko abuztuaren 7ra bitartean, hogei egun igaro zituzten han familia osoak eta zenbait herri eta hiri bisitatu, esaterako, Los Angeles, Bakersfield, Las Vegas, San Frantzisko, Boise, Txino… Huraxe izan da Garaziren bidaietan aipagarriena zalantzarik gabe.
Gaur egun, Garazi Zarautzen bizi da, neska alai eta jatorra izaki, hamabi urterekin.

BIGARREN EBALUAKETA
MAPA KONTZEPTUALA
EUSKAL HERRIA
Taula honetan, Euskal Herriaren eta Euskal Herriko zazpi probintzien hiriburuak, biztanleria, biztanleriaren portzentaia, dentsitatea, azalera eta udalerri kopurua.
Euskal Herriak 3005670 biztanle ditu, 143,5-eko dentsittatea, 20950,3km² eta 685 udalerri ditu.
Biztanlerik gutxien Zuberoak du, 15514 eta, aldiz, Bizkaiak du biztanle gehien, 1129131 zehazki. Baina horrek ez du esan nahi lurralderik handiena dela, handiena Nafarroa Garaia baita, 10421km². Dentsitaterik handiena Bizkaiak du, 509,3-koa hain zuzen ere. Ez dago desorekarik azaleraren eta udalerri kopuruaren artean, Nafarroa Garaiak du udalerririk gehien, 272.
Gure herriak, Zarautzek 223117 biztanle ditu, eta 14,80km², baita 1546,62-ko dentsitatea ere.

ERDIALDEKO EUSKALKIA
TRANSKRIBAPENA:
-Ze intzenun asteburuan?
-Bueno ba nik asteburuan, asteko ostiralian jun nitzan Oriyoa ze entrena genekagun ta artu genun seirak ta zortziko trena. Ta iritsi giñanen ekipoko batek jarri zun gure taldeko grupuan ezin genula entrenau ze Pirritx eta Porrotxek gure kantxa okupauta zekan. Ta geo ba azkar-azkar esprin bat bota genun ze autobusa hortikan bi minututa zan. Ta geo bueltan, ba… etxea jun, ta pleira jolastu. Ta geo larunbaten arratsaldian, partido bat zeon Donostin arratsaldeko lautan ta geo lagun baten urtebetetziak zialako afai batea jun ginan. Ta geo jun ginan Arribatin ondoko parke batea ta hor ba, txirristatik bota bata bestian gañea.
_________________________________________________________________________________
-Zer egin zenuen asteburuan?
-Beno, bada nik asteburuan, hasteko ostiralean joan nintzen Oriora entrenamendua geneukalako eta 6:08-ko trena hartu genuen. Iritsi ginenean taldekide batek jarri zuen gure taldean ezin genuela entrenatu Pirritx eta Porrotxek gure kantxa okupatua zeukalako. Gero, azkar-azkar sprint bat bota genuen autobusa bi minutu barru zihoalako. Gero, bueltan etxera joan nintzen eta play stationean jolastu. Larunbatean, arratsaldean patidu bat zegoen Donostian arratsaldeko lauretan eta gero lagun baten urtebetetzea zelako afari batera joan ginen. Ondoren, Arribati ondoko parke batera joan ginen, eta han, txirristatik bata bestearen gainera bota ginen.

“Egin zenuen” esan beharrean, “intzenun” esaten dugu. “Ostiralean” beharrean, “ostiralian”. “Joan”-en ordez, “jun”. “Nintzen”, aldiz, “nitzan” bihurtzen dugu. “Orio” beharrean “Oriyo”. “Geneukan” aditza “genekagun” modura esaten dugu eta “genuen”, “genun”. “Ginenean”, berriz, “giñanen”. “Taldea” beharrean, “grupua”. “Ze-zeukan” modua erabiltzen dugu “zeukalako” beharrean. “Gero”, aldiz, “geo” bihurtzen da. “Hortikan bi minututa” darabilgu “bi minutu barru”-ren ordez. “Eta”-ri, berriz, “e” kentzen diogu. “Arratsaldean” beharrean, “arratsaldian”. “Afari batera” esan ordez, ordea, “afai batea”. “Gañea” erabiltzen da, bestetik, “gainera”ren ordez.