1. EBALUAKETA
ARRAUNA
2016.urteko abuztuaren 14an, zarautzen jokatu zen Zarauzko XXXIX. estropada. Urdaibaik irabazi zuen bandera, 19 minutu eta 50 segunduko denborarekin. 12 puntu eder lortu zituen San Miguel ligarako, atzetik, hurrenez hurren geratu ziren Hondarribia, 9 segundora, San Juan, 10era, eta Kaiku, 18ra. Azken postuetan geratu ziren Astillero eta Zumaia.

ERRUGBIA
Errugbian, 2015eko munduko txapelketan, urriaren 25ean, Argentinaren eta Australiaren arteko partidua izan zen, brontzezko domina jokoan zegoela. Partida australiarrek irabazi zuten, hasieran uste izandakoaren aurka, alde handiegiarekin, 29 punturekin gailendu ziren, argentinarrek 15 baino ezin izan zituzten egin. Laburbilduz, Australiako jokalariek podiumera igotzea lortu zuten, eta brontzezko domina merezia lortuta itzuli ziren etxera.

2.EBALUAKETA
TALDE KIROLAK
- Harremanak lantzeko eta sortzeko arazoak dituzten haur eta nerabeei aukera emango lieke era askotako pertsonekin edukitzeko harremanak testuinguru atseginean.
- Komunikazioa arazo gisan sentitzen duten haurrak eroso senti daitezke halako kirol batean eta lotsa gainditzeko gainditzeko modua aurki dezakete.
- Talde kirolean, haur bakoitzak ez du horrenbeste erantzukizun, besteek lagun diezaiokete egoera txar batean.
- Hala ere, taldeko giroak ona izan behar du eta beste taldekideekin haurra ondo sentitzen dela egiaztatu behar da.
- Kideek eta entrenatzaileak ez diskriminatzeaz eta baztertzeaz arduratu behar da eta haurra deseroso sentitzen bada taldez aldatu behar da.
- Zihurtatu behar da haurrik lotsatienak ere gustura daudela, gainera, ona izaten da aurrez ezagutzen duten beste haurren batekin sartzea taldera.
BANAKAKO KIROLA
- Jende lotsatia erosoago egoten da jende askok pate hartzen ez duen kiroletan.
- Errendimendu hobea eman ohi da beste norbaiten mende ez zaudenean eta aukera gehiago ematen dute autonomia eta sormena lantzeko, horrekin norberekiko konfiantza eta autoestima irabaziz.
- Gazterik oldarkorrenentzat mesede da beste inoren mendean ez egotea, entrenatzailea gainean badago ere.
- Hala ere, beti da egokia taldean zati txiki bat egin ahal izatea, haurrak sozializatzeko aukera izan dezan.
- Hutsegiteak, porrotak eta akatsak gainditzea zailagoa izaten da; ez baita taldekiderik izaten inguruan.
- Jende lotsatiarentzat egokia izan litekeen bezala, ez da egokiena haurrik ausart eta kanporakoienak banakako kirolen batean jardutea, aspertu eta kirola egiteari uztea gerta baitakieke.
- Entrenatzailearekin harremana estuagoa izaten da banakako kiroletan eta psikologikoki hobeto prestatzek aukera ematen dizu.
NIRE KIROLA
Nik orain ez dut kirolik egiten, baina lehen esku-pilotan jarduten nintzen. Familian beti izan dugu kirol horrekiko gertutasun bat, eta nik uste horregatik izan zela, baina ez horregatik bakarrik. Ez dut ikusten lotsatia naizenik eta taldekako kirol batek eskaintzen dizunaren beharrik dudanik, sozialki ez dut ikusten nire burua harremanak egiteko arazoekin. Horregatik aukeratu nuen esku-pilota. Utzi, aldiz, denbora faltagatik utzi nuen.