ZIENTZIA ASTEA
Zientzia astea zela eta, Donostiako Kursaal-era joan ginen 3. mailakook hango erakusketa ikustera. Zenbait postutan banatu zuten erakusketa, eta postu bakoitzean zenbait gauza erakusten zituzten. Arkitekturakoa, robotikarena, energia berriztagarriena, argia, soinua eta mugimenduarena, robotekin hizketan, magia, nanobotereak, psicobiologia, neurozientzia... Neu, pertsonalki, azken bi hauetara joan ezin izanaren penarekin geratu nintzen, asko erakarri baininduten eta asko gustatu baitzitzaizkidan. Zoritxarrez, ez zigun bira guztia emateko astirik eman, eta ez genuen denok dena ikusi. Hala ere, interesgarria eta ikasteko modukoa izan zen.
ERRADIOAKTIBITATEA ENERGIA ITURRI BEZALA. ZENTRAL NUKLEARRAK .
Zenbait elementuren nukleoak ezegonkorrak dira, eta energia galtzen dute, hots, partikulak edo uhin elektromagnetikoak igortzen dituzte. Prozesu fisiko horri desintegrazio erradioaktibo edo erradioaktibitate deitzen zaio. Nazioarteko Sisteman erradioaktibitatea neurtzeko unitatea becquerela.
Gizakiak eguneroko zereginetan erabiltzen du erradioaktibitatea: industrian, medikuntzan, hidrologian, arkeologian eta abarretan.
Industriak elektrizitatea lortzeko ez ezik, beste aplikazio asko lortzeko erabiltzen du erradioaktibitatea: X izpiak, adibidez.
Medikuntzan ere modu askotan erabiltzen da erradioaktibitatea. Minbiziaren aurkako terapeutikan, adibidez, kobalto-bonbak erabiltzen dira.

Hona hemen Fukushiman gertatu zen istripu nuklearrari buruzko bideo bat:
Hona hemen energia nuklearraren historiari buruzko bideo bat:
Hona hemen Chernobyleko istripu nuklearrari buruzko bideo bat:
Hona hemen zentral nuklear baten hiru zirkuituak azaltzen dituen bideo bat: